kurtso akabailako besta
2006 Ekaina 29 | Sailkatugabeak | Iruzkinik Ez05-06 ikasturtea akitu de, urtero bezala eskolan besta egin dugu eta guraso, amatxi, ikasle ohiak, anai-arrebak… gure antzerki saoiak ikustera etorri dira.
Aurtengo ikasturte bukaera desberdina izan da, zergatik? Gure Modesto, hemen 10 urte egon ondoren, bertze eskola batera joaten delako. Hala ere berriro ikusiko dugu ez baita urrun joanen, Oronozko eskolara daie ta.
Besta polite izan zen, lehenik bertsolaritza saioak kurtsoan zehar eman dituztenek, bertso antzerki bat eskeini ziguten eta arras polita suertatu zen. Gero ttikiek beraien antzerki saioa egin zuten eta azkenik haundien gelakoek ere berea.
Musika saioa ere eduki genuen eta instrumento desberdinak aitzeko aukera ere gure ikasleen eskutik, saxofoia, akordeoia, trikitixak eta panderoa denek arras ongi jo zutelarik.
Denak alai, denak kontent eta Modestori sorpresa eman genion, bere gelako haundiek bertso bat prestatu eta kantatu zioten, arras hunkigarria izan zelarik.
Gero bere ttikiek ere olerki bana eskeini zioten eta arras politak gainera.
Azkenik eskolako ttikiek ere bertso bat kantatu zioten eta gero Erratzuko eskolako bere ikasle eta ikasle ohien aldetik opari batzuk hartu zituen.
Hunkigarria eta polita izan zen gure aurtengo kurtso akabailako besta. Ikusi arte Modesto!!!!!!!!!!!!!!!!
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^










