2005-2006 Ikasturteko ttikien kanpaldia

2006 Maiatza 18 | argazkiak, Haur Hezkuntza | 2 Iruzkin

Aurtengo ikasturtean Erratzuko eskolako ttikiak Arizkungo eta Amaiurreko eskolakoekin kanpaldira joan gara. Maiatzaren 9an Beintza-Labaiengo aterpera joan ginen.

Lehenik Labaiengo frontonean gosaldu genuen eta bazkaltzera Beintzan dagoen aterpera oinez joan ginen (beroa egiten zuen)

Bazkaldu ondoren Beintzan dagoen leze-zulo bat ikustera joan ginen eta bidean merendatu genuen (pixket nekatu ginen). Bueltan afaldu eta lo egitera joan ginen, gure zakuetan goxo-goxo.

Biharamunean zakuak bildu eta motxilak prestatu ondoren gosaltzera joan ginen (arras goxoa). Gero herri-kirolak Beintzako frontonean egin genituen: koxko biltzea, zaku laisterketa, sokatira… etab.

Arras gustura pasatu genuen eta denbora ederra egin zuen. Azkenik bazkaldu ondoren 3etan etxe aldera abiatu ginen. Helduen urtean berriz!!!

Beintza Labaien


Gure argazkiak

2006 Maiatza 15 | argazkiak | Iruzkinik Ez

pupilspupils

Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak. Valid XHTML and CSS. ^Top^

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5