2005-2006 Ikasturteko ttikien kanpaldia
2006 Maiatza 18 | argazkiak, Haur HezkuntzaAurtengo ikasturtean Erratzuko eskolako ttikiak Arizkungo eta Amaiurreko eskolakoekin kanpaldira joan gara. Maiatzaren 9an Beintza-Labaiengo aterpera joan ginen.
Lehenik Labaiengo frontonean gosaldu genuen eta bazkaltzera Beintzan dagoen aterpera oinez joan ginen (beroa egiten zuen)
Bazkaldu ondoren Beintzan dagoen leze-zulo bat ikustera joan ginen eta bidean merendatu genuen (pixket nekatu ginen). Bueltan afaldu eta lo egitera joan ginen, gure zakuetan goxo-goxo.
Biharamunean zakuak bildu eta motxilak prestatu ondoren gosaltzera joan ginen (arras goxoa). Gero herri-kirolak Beintzako frontonean egin genituen: koxko biltzea, zaku laisterketa, sokatira… etab.
Arras gustura pasatu genuen eta denbora ederra egin zuen. Azkenik bazkaldu ondoren 3etan etxe aldera abiatu ginen. Helduen urtean berriz!!!
Iruzkinak (2) »
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa
Iruzkina idatzi
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^
Arrunt polita, zorionak.
Iruzkina egilea: baztan — 2006 Maiatza 29 #
Kaixo Lesakatik! Argazki politak! Haurrak ere politak! Segi aintzinera!
Iruzkina egilea: gurasoelkarte — 2006 Maiatza 29 #