Mundu guztiko lagunak egiten gaude!
2006 Maiatza 30 | English | Iruzkinik Ez
Ingelera klaseetan bosgarren eta seigarren mailako ikasleek atzerriko ikasleekin gutunak idazten hasi dira aurten. Lehen harremanak Polonian kokatuta dagoen eskola batekin izan ditugu. Irakasleek harremanetan jarri ondoren ikasleek gutunak idatzi dituzte eta korreo elektronikoa ari dira erabiltzen gutun horiek igortzeko.
Brasilitiko eskola batetik ere jaso ditugu e-mailak eta orain gure ikasleek erantzunak prestatzen hasiak dira. Japonetik ere idatzi digute, baina posta arruntaz eta oraindik ez ditugu jaso gutunak. Badirudi posta zerbitzua arras geldoa dela japoniatik gure Erratzura bidea aurkitzen.
Mundu guztiko hainbat eskolek azaldu dute beren gogoa gure ikasleekin harremanetan jartzeko. Baina askori ezezkoa eman behar izan diegu zeren eta kurtsoa laster akitzen da eta ez dugu denborarik denekin harremanetan jartzeko.
Orain, bigarren urrats bezala, Erratzuko ikasleek gure herriaren eta eskolaren aurkezpen bat prestatuko dute ingeleraz blog honetan sartzeko. Horrela, gure herria eta eskola ezagutzeko aukera ematen diogu mundu zabal honetan dagoen jende guztiari.
2005-2006 Ikasturteko ttikien kanpaldia
2006 Maiatza 18 | argazkiak, Haur Hezkuntza | 2 IruzkinAurtengo ikasturtean Erratzuko eskolako ttikiak Arizkungo eta Amaiurreko eskolakoekin kanpaldira joan gara. Maiatzaren 9an Beintza-Labaiengo aterpera joan ginen.
Lehenik Labaiengo frontonean gosaldu genuen eta bazkaltzera Beintzan dagoen aterpera oinez joan ginen (beroa egiten zuen)
Bazkaldu ondoren Beintzan dagoen leze-zulo bat ikustera joan ginen eta bidean merendatu genuen (pixket nekatu ginen). Bueltan afaldu eta lo egitera joan ginen, gure zakuetan goxo-goxo.
Biharamunean zakuak bildu eta motxilak prestatu ondoren gosaltzera joan ginen (arras goxoa). Gero herri-kirolak Beintzako frontonean egin genituen: koxko biltzea, zaku laisterketa, sokatira… etab.
Arras gustura pasatu genuen eta denbora ederra egin zuen. Azkenik bazkaldu ondoren 3etan etxe aldera abiatu ginen. Helduen urtean berriz!!!
Gure aldizkaria
2006 Maiatza 15 | Lehen hezkuntza | 2 IruzkinUrtero gure ikasleek aldizkari bat sortzen dute. Gure lehen urratsa aldizkari hori blog honetan sartzea izango da, ikasten badugu nola egin! espero dugu ez izatea arazorik! Aldizkaria irakurtzeko begiratu gora eta izenburuaren azpian atal batzuen izenak aurkituko dituzue, eta beraien artean “Gure aldizkaria”, klikatu gainean eta irakurri ahal izango duzue.


Lehen urratsak
2006 Maiatza 11 | English | 2 IruzkinZerbait berria egiten gaudenean mila zalantza sortzen zaizkigu eta horrela sentitzen naiz ni orain. Ideia pila bat buruan eta atondu beharra sentitzen, baina nondik hasi? nola jarraitu? Beno, espero dut apurka-apurka ikastea eta blog honen edukiak betetzen joatea denon artean, bai irakasle eta ikasle guztien artean.
Powered by WordPress with Pool theme design by Borja Fernandez.
Istorio eta iruzkinen RSS jarioak.
Valid XHTML and CSS. ^Top^

